XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Homiliarako argibideak - Lehenengo irakurgaian esan zaigu, Nor eta zer den Abrahanekin ituna egin duen Jainkoa: Naizena naiz... hau da: Zuen artean nagoen eta diharduen Jainko askatzailea naiz, nire itunari tinko eusten diodana, gizakien negar eta garraxiak entzuten ditudana....Horregatik, bidaltzen gaitu gu ere Ejiptora, senideak askatzera; eta Jainkoa Bera gurekin dator, gure alboan dugu Berarekin batera lan egin dezagun.
- Bigarren irakurgaian, Exodo liburuko erakutsiak gogorazten dizkigu Paulo Apostoluak: Jainkoak iraupenez eta maitasun leialez jokatu zuen bere herriarekin, baina beti herriaren askatasuna errespetatuz.
Herri lepagogor hartako askoren fedea fruiturik gabeko fedea izan zen, Jainkoaren salbamen-asmoentzat traba....
- Moises-i eta Exodoko herriari bezala, guri ere deika ari zaigu Jainkoa: Bihotz-berritu zaitezte
.
Eta Jainkoaren deia eta Hitza bide desberdinetatik datorkigu.
Bide hauetako bat: bizitzak berekin dituen goraberak izan daitezke.
Jesus jaunak erakutsi digu, eguneroko bizitzan Jainkoaren deia entzuten: Galilearren hilketa (politikazko gertaera) edo Siloe-ko dorrearen erorketa (istripuzko gertaera) ohar eta dei dira: Bihotz-berritu zaitezte
.
Gure garai hauetako gertakari bat aipatzen digute Gotzaiek beren Garizuma-Bazkoaldirako Idazkian; kristau askoren bizitzan dagoen gertakaria: Askok eta askok Eliza zapuztu egin dutela; kristau askok ez dula Elizaren beharrik sumatzen Kristori jarraitzeko.
Ez ote daukagu hemen,
Apostoluaren hitzok Jainkoagan oinarritzera eraman gaitzatela.
Egiogun otoitz Jainko Aitari, gure gerezko ezina eta auldadea zuzper ditzan: (...).